XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Materiaren memoriaz eztabaida munduko zientifikoen artean.

Nature aldizkariko ondorioek homeopatiari oinarri razionala ematen diote.

Osasuna eskubide sakratua da eta esijentzia guztiak onak dira gure ongizatea tartean denean.

EROSKIKO Kontsumo Saila Frantziako Osasun Institutua eta Ameriketakoa polemika bizian ari dira, lehen erakunde horrek egin duen ikerketa lan batek homeopata eta medikuntza tradizionaleko zenbait adarri indar eta arrazoi ematen baitio.

Ikerketa lan hori materiaren memoriaz da eta ondorioak Nature izeneko aldizkari britainiarrak eman ditu ezagutzera.

Aldizkari horren seriotasuna kontutan izatea nahiko da ikerketa ez dela arinkeria bat izan ohartarazteko.

FRANTZIAN lorturiko ondorio zientifiko batzuek munduko gizarte zientifikoa erabat aztoratu dute.

Ondorio horiek guztiz espektakularrak dira, medikuntza tradizionalaren oinarri seguru batzuk zalantzan jartzen baitituzte, homeopatiaren erizpide batzuei oinarri razionalak emanez edo medikuntza alternatiboaren puntu askori lagunduz.

Biologia, farmakologia eta fisikaren oinarri sendoenak kolokan jarri ditu ikerketa lan horrek.

Bi puntu azpimarkatu behar dira: ikerketa ondorio ikusgarriok argitara eman diren aldizkaria Nature da, Britainia Haundiko zientzi aldizkaririk serioena, ikerketa mailan munduan sakontasuna eta seriotasuna aitortzen zaizkion aldizkaria alegia.

Aldizkari horrek berak, ordea, abuztuaren bigarren hamabostaldian aurreko alean argitara eman zituen ondorioen kontrakoak eman ditu argitara, kontrakoak edo aurrekoekin ezkont ezinezkoak behintzat.

Lehen ikerketa Frantziako Osasun Institutuak burutuak izan ziren eta bigarrenak Ameriketako Osasun Institutuak eginak.

Frantziako Osasun Institutuko partaide den Benveniste medikuak esan du: Ni ez izan homeopata eta ez dut osasunaren kontzepzio hori zertan defendaturik, esan zuen prentsaurreko batetan.

Mediku horrek esan zuenez, ordea, molekularik gabeko efektu molekular bat egon daiteke, materiaren memoria, alegia, edo molekulak fantasmak.

Esate baterako urak memoria izan dezake eta urteetan zehar akumulatu dituen esperientziak gorde ditzake materia honek eta memoria horren arabera konporta daiteke.

Homeopatia, medikuntza komentzionalaren sistema alternatibo gisa ezagutzen dugunaren mamia zera litzateke: gaitz bat konbatitzeko pertsona sano bati gaitz horrek ekarri lizkiokeen sintomak sortzeko balio izango luketen dosi txikiak ematen zaizkio, jakinik dosi txikiak direla eta ez diotela gaitz hori ekarriko, haundiak emanez gero gaitz horren sintomak sortuko baitzituen.

Benvenistek nola erabat ez dakitela, baina gauzak homeopatek esan bezala gertatzen direla, esan du eta bada zerbait esatea.